viernes, 5 de abril de 2013

IRAGARKIA

Guk iragarriko duguna hau da: Super Slam Super Slam zapatilak dira. Zapatila marka hau enekok eta nik asmatu egin dugu gure iragarkirako. Iragarki honetan zapatila hauek duten teknologia berria azalduko dugu. Iragarki hau egiteko telebistako iragarkietan fikatu gara eta batez ere, teletiendako iragarkietan. Gure iragarkiaren gidoia honelakoa izango litzateke: Super Slam zapatilekin kirola egitera zoazenean, batez ere korrika egitean, zure gorputzeko muskuluak (adib.: bikiak) ez zaizkizu igoko edo ez duzu inolako molestiarik edukiko. Zapatila hauek bikiak ez igotzeko eta muskulu hauek ez urratzeko ardura hartzen du. Guzti hau burutzeko zapatilen zolan likido berezi bat dago. Likido horrek kirola egitean zure bizkarrezurra zuzen mantentzeaz arduratazen da; eta horren ondorioz, muskuluak gutxiago nekatzen dira. Horretaz gainera, zapatila hauek arinak dira, hau da, pisu gutxi dute. Super Slam zapatilak 70$ balio dute. Baina telefono honetara orain deitu ezkero orain 946719889 toaila bat oparituko dizugu, zuretzat kirola egitea errazago izan dadin. Deitu orain!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario