domingo, 28 de abril de 2013

PUBLIZITATEA

1.-Gaia eta autorearen tesia:

Iritzi artikulu honen gaia publizitatea da. Autoreak hainbat tesi idazten ditu publizitateari buruz. Hasieran, kexatu egiten da. Eta argudio hori kontuan hartzeko adibide bat azaltzen du; adibide honetan pertsona sofan botata dago eta iragarkien erruz ez du gogoratzen ikusten ari zen filma edo telesaila. Gero, iragarkien argudio positiboak edo onak azaltzen ditu. Horretarako beste hainbat adibide azaltzen ditu. Pertsona honen iritziz publizitatea da gauza asko dohainik dauden produktuen eragina. Eta komunikazioaren eragilea ere bai, gure marka gustukoak produktu berri bat ateratzen duenean, edo iragarkiko musika entzuterakoan…

2.- Egitura:

Argudio testu baten egitura honako hau izan beharko luke:
-Sarrera: gaia aurkeztu
- Azalpena: informazioa eman , ideia azaldu…
- Argudioen gorputza: tesia defendatzeko argudioak
- Ondorioa: arrazoien azken azalpena

Hasieran sarrera txiki bat dago non testuaren tesia azaltzen da. Hurrengo orrialdeetan
publizitatearen informazioa eskaintzen du.  Ondoren , tesiaren aurkako argudioak ematen ditu eta geroago , tesia defendatzeko argudioak. Azkenean , argudio guztien laburpen txiki bat egiten du eta testua bulkatu egiten da.

3.- Darabiltzan argudio motak eta hauen adibideak:

Zentzuaren argudioa: Aldizkariak zenbat balioko zuen iragarkirik ez bazen egongo; honen iritziz asko balioko lukete.
Adibide bidezkoak: Sofan botata dagoenean eta ikusten ari den filma gogoratzen ez duenean.
Iritzi orokorraren argudioa: Denon iritziz berbetan dagoenean publizitatea gorroto dugula edo zein ondo biziko ginatekeen publizitaterik gabe.

4.- Zein da zuen iritzia artikuluko gaiaren inguruan? Bat zatozte autorearekin?
Interesgarria iruditu zait testua, publizitatearen eraginak denok sufritzen ditugulako. Bai, ni adoz nago autorearekin. Nahiz eta publizitatea asko gorrotatu berari esker dakizkigu produktu askoren berri.

viernes, 5 de abril de 2013

IRAGARKIA

Guk iragarriko duguna hau da: Super Slam Super Slam zapatilak dira. Zapatila marka hau enekok eta nik asmatu egin dugu gure iragarkirako. Iragarki honetan zapatila hauek duten teknologia berria azalduko dugu. Iragarki hau egiteko telebistako iragarkietan fikatu gara eta batez ere, teletiendako iragarkietan. Gure iragarkiaren gidoia honelakoa izango litzateke: Super Slam zapatilekin kirola egitera zoazenean, batez ere korrika egitean, zure gorputzeko muskuluak (adib.: bikiak) ez zaizkizu igoko edo ez duzu inolako molestiarik edukiko. Zapatila hauek bikiak ez igotzeko eta muskulu hauek ez urratzeko ardura hartzen du. Guzti hau burutzeko zapatilen zolan likido berezi bat dago. Likido horrek kirola egitean zure bizkarrezurra zuzen mantentzeaz arduratazen da; eta horren ondorioz, muskuluak gutxiago nekatzen dira. Horretaz gainera, zapatila hauek arinak dira, hau da, pisu gutxi dute. Super Slam zapatilak 70$ balio dute. Baina telefono honetara orain deitu ezkero orain 946719889 toaila bat oparituko dizugu, zuretzat kirola egitea errazago izan dadin. Deitu orain!!!!